transformazio lineal
- 1. Mat.
Oro har, bektore-espazio batetik beste baterako funtzioa, L: V → W, non, V eta W izanik bi bektore-espazioak, bi baldintza hauek betetzen diren: 1. L(v1 + v2) = L(v1) + L(v2) izatea, V bektore-espazioko v1 eta v2 bektore guztietarako; eta 2. L(λv) = λL(v) izatea, λ eskalar bat eta v V bektore-espazioko edozein bektore izanik.