multzo infinitu
- 1. Mat.
Multzo finitua ez dena. Elementuak ezin dira 1etik n-ra arte zenbakitu eta multzoa bere azpimultzo propio batekin bana-banako korrespondentzian jar daiteke. Multzo infinituak zenbakigarriak izan daitezke, zenbaki osoen multzoarekin bana-banako korrespondentzian jar badaitezke, edo zenbakiezinak, hori egin ezin bada.