hipozikloide

1. Mat.

Zirkunferentzia bat beste zirkunferentzia finko baten barnealdetik biratzean, lehenengoko puntu finko batek deskribatzen duen kurba laua. Hipozikloidearen ekuazio parametrikoak hauek dira:
x = (R − r) cos q + r cos [(R − r) q/r]
y = (R − r) sin q − r sin [(R − r) q/r],
R zirkunferentzia finkoaren erradioa, r zirkunferentzia birakariaren erradioa, eta q abzisa-ardatzaren eta bi zirkunferentzien zentroetatik pasatzen den zuzenaren arteko angelua izanik. R/r zenbaki arrunta bada, hipozikloideak R/r erpin ditu eta kurba itxia da; R/r = p/q zenbaki arrazional laburtezina bada, hipozikloideak p erpin izango ditu eta kurba itxia da; R/r zenbaki irrazionala bada, kurba ez da itxia izango.