multzo lauso
- 1. Estat./Mat.
Multzo-kontzeptuaren orokortzea. Multzo lauso bateko elementu izateko irizpideak absolutuak ez, baizik pertenentzia-maila jarraitu baten araberakoak dira. Alegia, [0,1] mugako balio itxiak soilik hartu beharrean, bitarteko edozein balio erreal har dezakete. Oro har, lausotasunak zehatz definitu edo neurtu ezin diren objektuak eta prozesuak deskribatzen ditu. Izan ere, prozesu horien deskribapenak neurri bateko ziurgabetasun kognitiboa du. Horrelako sistemak dira, adibidez, sistema sozialak, ekonomia-sistemak, kudeaketa-sistemak eta giza pertzepzioa. Horrelakoak darabiltzan teorian, 'nahikoa faltsua', 'ia egiazkoa' etab.en balioak adieraz daitezke.