aljebraren oinarrizko teorema
- 1. Mat.
Teorema honen arabera, koefiziente konplexuak dituen n ≥ 1 mailako ekuazio polinomial batek erro konplexu bat izango du gutxienez. Teoremaren korolarioa da koefiziente konplexuak dituen n ≥ 1 mailako ekuazio polinomial guztiek n erro dituztela. Teorema Gaussek frogatu zuen.