Eulerren formula

1. Mat.

eix = cos x + i sin x berdintza, non x zenbaki erreal bat den. Ekuazioa analisi konplexuan baliatzen da eta funtzio trigonometriko eta esponentzialen arteko erlazioaren erakusle da. x = π kasu bereziari, eiπ + 1 = 0, Eulerren identitate esaten zaio, eta duen edertasun matematikoa asko goraipatu izan da; izan ere, matematikaren oinarrizko elementu asko lotzen ditu elkarrekin: 1, 0, i, π eta e zenbakiak; batuketa, biderketa eta eragiketa esponentziala, eta berdintza.