Euklidesen algoritmo

1. Mat.

Bi zenbaki arrunten zatitzaile komunetan handiena (z.k.h.) aurkitzeko aplikatzen den algoritmoa. Honela aplikatzen da: zatitu zenbaki handiena txikienarekin; hondarra zero bada, zatitzailea da bi zenbakien z.k.h. Zatiketaren hondarra zero ez bada, hondarra zatitzailea baino txikiagoa denez, hasierako bi zenbakien z.k.h. zatitzailearen eta hondarraren z.k.h. bera da; hortaz, zatitu zatitzailea hondarrarekin, eta errepikatu eragiketa behar beste bider, hondarra zero izan arte; z.k.h. zero ez den azken hondarraren balioa da. Bi polinomioren zatitzaile komunetan handiena lortzeko ere erabil daiteke algoritmo hau.