diskriminatzaile

1. Mat.

Ekuazio polinomial batean, erroen zenbait propietateri buruzko informazioa ematen duen zenbakia. Diskriminatzailea ekuazioaren koefizienteetatik lor daiteke, kasuan kasu dagokion prozedura aplikatuta. Esaterako, koefiziente errealak dituen ax2 + bx + c ekuazio karratuaren diskriminatzailea hau da: = b2 4ac. Diskriminatzailea zero bada, erroak errealak eta berdinak dira, alegia, erroa bikoitza da; positiboa bada, erroak errealak eta desberdinak dira; eta negatiboa bada, erroak irudikariak dira.
Erroak ezagututa, diskriminatzailearen balioa lortzen da erro-bikote guztien arteko diferentziak berretu eta biderkatuta. Adibidez, ekuazio batek hiru erro baditu, r1, r2 eta r3, diskriminatzailea hau da: (r1 r2)2 (r2 r3)2 (r3 r1)2.