kardioide

1. Mat.

Konkoidearen kasu berezia. Kurba sortzailea zirkulu bat da, puntu finkoa zirkuluan dago eta k konstantearen balioa zirkuluaren diametroa da. Hau da kardioidearen ekuazioa, koordenatu polarretan r = k (1 cos θ). Bihotz-itxura du eta k diametroko zirkulu bat diametro berdineko beste zirkulu finko baten inguruan biratzean sortzen da. Halaber har liteke kardioidea epizikloidearen kasu berezitzat, non bi zirkunferentziak diametro berekoak baitira.