zenbaki lagun
- 1. Mat.
Beste zenbaki arrunt batekiko, haren zatitzaile propioen batura den zenbaki arrunta, eta, betiere, baldin eta beste zenbakia ere honen zatitzaile propioen batura bada. Hartara, zenbaki lagunak pareka gertatzen dira. Adibidez, 220 eta 284; 220 zenbakiaren zatitzaile propioak 1, 2, 4, 5, 10, 11, 20, 22, 44, 55 eta 110 dira eta horien batura 284 da; 284 zenbakiaren zatitzaile propioak 1, 2, 4 71 eta 142 dira eta horien batura 220 da.