transformazio afin
- 1. Mat.
Lerrokidetasuna eta proportzionaltasuna gordeta espazio lineal batean egiten den transformazio-mota. Finkatutako bektore baten eta transformazio lineal baten batura gisa adieraz daiteke. Oro har, errotazioen, translazioen, dilatazioen eta zizailaduren arteko konposizio bat da.