atomo asimetriko
- 1. Kim.
- sin. zentro estereogeniko, estereozentro
Molekula bateko atomoa, halakoa non harekin lotutako edozein bi talde elkarrekin trukatuz gero estereoisomero bat sortzen baita. Kimika organikoan eta bereziki biokimikan, karbono-atomo asimetrikoak oso garrantzitsuak dira. Sufrea eta fosforoa ere izan daitezke asimetrikoak.