absortibitate molar

1. Kim.
sin. absortzio-koefiziente molar

Substantzia batek erradiazioa uhin-luzeraren arabera zenbateraino xurgatzen duen adierazten duen magnitudea. Lagin baten absorbantzia zati laginaren zeharkako absortzio-ibilbidea eta substantzia-kantitatearen kontzentrazioa da: ε = A/(l·c). Hamartarra edo nepertarra izan daiteke, absortzioa definitzeko erabiltzen den logaritmoaren arabera.