Raman espektroskopia

1. Fis./Kim.

Lagina argi-izpi monokromatiko batekin (normalean, laserra) irradiatzean, inelastikoki sakabanatutako erradiazioa aztertzen duen espektroskopia-mota. Horrela lortutako erradiazio elektromagnetikoak, eraso egiteko erabilitako erradiazioaren frekuentziaz gain, beste frekuentzia desberdin batzuk izan ditzake, laginaren maila errotazionalen eta bibrazionalen berri ematen dutenak.