metileno-urdin
- 1. Kim.
C16H18N3SCl formulako adierazlea. Kolore berde iluneko solido kristalino edo hauts usaingabea eta toxikoa da. Disolbagarria uretan (disoluzio urdin bizia) eta alkoholetan. Tindagai bakteriologiko gisa, erreaktibo gisa eta erredox-erreakzioetako adierazle gisa erabiltzen da, besteak beste.