Hunden arauak

1. Fis./Kim.

Energia-mailak elektroiz betetzeko modua azaltzen duten arau enpirikoak. Horien arabera, energia bereko orbitaletan, elektroiak desparekatuta mantentzen dira, ahal den neurrian, elektroi-elektroi aldarapen-indarrak minimizatzeko. Hala, orbital endekatu bakoitzean, lehenik elektroi bakarra sartuko da, eta, guztiak erdibetetakoan, bigarren elektroia sartuko da, lehenengoarekiko spin antiparaleloarekin.