fullereno
- 1. Kim.
Karbono hutsez osatutako molekula egonkor handia (Cn; n zenbaki bikoitia da). Karbono puruaren hirugarren forma alotropikoa bide da. Esfera-formako kaiola huts baten egitura du, eta karbono-atomoak eraztun hexagonal eta pentagonaletan lotzen dira. C60 da ezagunena (buckminsterfullereno deitua, kupula geodesikoa asmatu zuen Richard Buckminster Fuller arkitektoaren izenetik).