soda kaustiko

1. Kim.
sin. sodio hidroxido

NaOH formulako konposatua. Solido zuria eta delikueszentea. Karbono dioxidoa eta ura absorbatzen ditu airetik. Uretan eta alkoholetan disolbagarria da. 318,4 °C-an urtzen da eta 1.390 °C-an irakiten du. Substantzia korrosiboa, toxikoa eta narritagarria da. Besteak beste, industria kimikoan, xaboietan eta garbigarrietan erabiltzen da.