orbital molekular

1. Kim.

Molekulako balentzia-geruzan dagoen elektroi baten uhin-portaera deskribatzen duen funtzio matematikoa. Eskuarki, molekulan parte hartzen duten atomoen balentzia-geruzako orbital atomikoen konbinazio lineal moduan adierazten da. Molekulan dauden nukleoak eta beste elektroiak kontuan hartzen dituen arren, hainbat hurbilketa egin behar dira uhin-ekuazioa ebatzi ahal izateko.