elektroi-bikote
- 1. Kim.
Orbital bera betetzen duten baina kontrako spinak dituzten bi elektroi. Elektroi-bikotea bi atomoren artean konpartitzean, lotura bat eratzen da eta elektroi-bikote lotzailea eratu dela esaten da; inolako loturarik eratzen ez denean, berriz, elektroi-bikote ez-lotzailea izango da.