Dewar ontzi
- 1. Kim.
Isolamendu termikoa eskaintzeko diseinatutako ontzia da. Bi geruza ditu eta bi geruza horien artean hutsa sortzen da, eroapen edo konbekzio bidez sor daitekeen bero-fluxua ekiditeko. Kanpoaldeko eta barreneko geruzak metal batez edo bestelako substantzia islatzaile batez biltzen dira erradiazio bidez transmititu daitekeen beroa ekiditeko.