talka-teoria

1. Kim.

Kimikan erabiltzen den eredu bat, erreakzio kimikoak nola gertatzen diren eta erreakzio-abiadurak aurresaten dituena. Bi substantziek (erreaktiboek) elkarrekin erreakzionatu dezaten, euren molekulek talka egin behar dute; talka horietan, molekulen atomoen arteko loturak hautsi egiten dira, eta sortzen diren gorputzak berrantolatu egiten dira, substantzia berrien (produktuen) molekulak sortzeko.