azido karboxiliko

1. Kim.

Konposatu organikoen multzoa, karboxilo talde bat (COOH) edo gehiago dituzten molekulak biltzen dituena. Azidoak dira, disoluzioan H+ askatzen baitute, anioi bilakatuz. Esaterako, azido azetikoak (CH3COOH) disoluzioan H+ + CH3COO (azetatoa) ematen du.

Zenbait azido karboxiliko
Zenbait azido karboxiliko

1. Kim.
Konposatu organikoen multzoa, karboxilo talde bat (COOH) edo gehiago dituzten molekulak biltzen dituena. Azidoak dira, disoluzioan H+ askatzen baitute, anioi bilakatuz. Esaterako, azido azetikoak (CH3COOH) disoluzioan H+ + CH3COO (azetatoa) ematen du.

Azido karboxilikoa Edit

Egilea: Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate

AZIDO KARBOXILIKOA

Azido karboxilikoak karboxilo funtzio-taldea duten konposatu organiko azidoak dira, hots, karbonilo taldea eta hidroxilo taldea karbono atomo berean dituztenak. Konposatu horiek ugariak dira naturan; besteak beste, ozpinaren azido azetikoa, inurriek ziztadetan askatzen duten azido formikoa, gurin minduaren azido butirikoa edo mina arintzeko hartzen diren aspirinetan dagoen azido azetilsalizilikoa.

Konposatu horiek IUPAC sistemari jarraituz izendatzeko, lehenengo, azido hitza jartzen da, eta, ondoren, karbono-kateari dagokion alkanoaren -o bukaeraren ordez -oiko bukaera jartzen da.

grafikoak1

Zenbait azido karboxiliko

Karbono gutxiko azido karboxilikoak usain sakon eta ezatsegineko likido kolorgeak dira. Konposatu polarrak dira, C−O eta O−H loturetan momentu dipolar handia agertzen baita. Alkoholetan gertatzen den moduan, azido karboxilikoek hidrogeno-loturak era ditzakete, eta, ondorioz, irakite-puntu eta urtze-puntu oso altuak dituzte.

grafikoak2

Azido azetikoaren potentzial elektrostatikoaren mapa: kolore gorriak dentsitate-karga negatiboa adierazten du, eta kolore urdinak, dentsitate-karga positiboa

Azido karboxilikoak uretan disoziatzen dira hidronio ioia eta karboxilato anioia emateko. Konposatu horien azidotasun-konstanteak, pKa, 4-5 bitartean daude. Alkoholekin konparatuz, azidotasun altuagoa dute, protoia galtzean eratzen den karboxilato anioia erresonantziaz egonkortzen baita.

Azido karboxiliko alifatikoen lorbideen artean, bi dira nagusi. Alde batetik, koipe edo olioen hidrolisiaren bidez azido koipetsuak lortzen dira, hots, C6−C18 bitarteko karbono-kopuru bikoitia duten azido-kate luzeak. Animalia-jatorriko koipeetatik, azido koipetsu aseak lortzen dira; landare-jatorria dutenetatik, aldiz, azido koipetsu asegabeak. Bestalde, azido azetikoa, gehien erabiltzen den azidoa, etanolaren hartziduraz eratzen da. Hala, ardoan edo sagardoan dagoen alkohola, airearekin kontaktuan, azido azetikora oxidatzen da.

Azido karboxiliko aromatikoak lortzeko, bentzenoa, toluenoa, xilenoa, naftalenoa eta antzeko hidrokarburo aromatikoak erabiltzen dira.