kaltzio hidrogenokarbonato

1. Kim.

Ca(HCO3)2 formulako konposatua. Konposatu hau ez da egoera solidoan ezagutzen, eta haren ioiak ur-disoluzioan daudenean sortu ohi da, hau da, kaltzio ioiak (Ca2+), karbono dioxidoa (CO2), hidrogenokarbonatoa (HCO3) eta karbonatoa (CO32) daudenean. Espezie karbonodun horien kontzentrazioa disoluzioaren pH-aren araberakoa da. Ura lurruntzean edo CO2 galtzean, bikarbonatoa karbonato bihurtzen da; erreakzio horrek garrantzi handia du sistema karstikoetan kaltzio karbonatozko jalkinak sortzeko (estalaktitak, estalagmitak...).