buckminsterfullereno

1. Kim.

C60 formulako fullerenoa (fullerenoak karbonoaren egituren artean egonkorrenetarikoak dira, diamantearen eta grafitoaren ostean). Fullerenoen artean ezagunena eta egonkorrena da; bere egiturak futboleko baloi baten itxura du. 20 hexagonoz eta 12 pentagonoz osatuta dago. Hexagono eta pentagono horien erpin bakoitzean karbono-atomo bat dago, eta ertzetan berriz, karbono horien arteko loturak.