Born-Haber ziklo

1. Kim.

Kristal ioniko baten sare-energia (HL) kalkulatzeko metodoa. HL ezin da zuzenean esperimentalki neurtu, eta Born-Haber zikloak aukera ematen du horren balioa beste datu esperimental batzuk erabiliz kalkulatzeko. Solido ionikoaren eratze-prozesua zenbait urrats kimiko eta fisikoren segidatzat kontsideratzen da. Elementuetatik solido ionikoa osatu arteko prozesua bost urratsetan banatzen da: 1) metalaren atomizazioa; 2) metalaren ionizazioa; 3) ez-metalaren atomizazioa; 4) ez-metalaren ionizazioa; eta 5) sare ionikoaren eraketa. Hessen legea aplikatuz, formazio-entalpia totala (Hf) urrats horien entalpien batura da. Beraz: Hf = H1 + H2 + H3 + H4 + HL. Azkena izan ezik, ekuazio horretako entalpia guztiak esperimentalki neur daitezke.