Auger efektua
- 1. Kim.
Atomo baten barneko geruza batetik elektroi bat erauztea (esaterako, X izpien bidez edo energia altuko elektroiz bonbardatuz). Ondorioz, lortzen den ioi eszitatu horrek sobera duen energia galdu egiten du, eta beste elektroi bat igortzen du. Igorritako elektroi horri Auger elektroi deritzo. Elektroi horiek elementu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak dira.