tentsioaren erregulazio
- 1. Teknol. Elektr.
Sistema batek karga-kondizio aldakorretan tentsio ia konstantea hornitzeko duen gaitasuna. Dimentsiorik gabeko magnitudea da, portzentaje gisa definitua:
TE = 100 (Vkg − Vko)/ Vko
non Vkg kargarik gabeko tentsioa baita, eta Vko karga osoko tentsioa. Irteerako tentsioaren egonkortasunaren berri ematen du, eta ahal den txikiena izatea komeni da, karga batzuek tentsio-aldaketa txikiak baino ez baitituzte onartzen.
Sistemaren sarrerako tentsioan gorabeherak edo karga-zirkuituan gorabeherak izan arren sistemaren irteerako terminaletan tentsioari egonkor eusteko prozesuari ere tentsioaren erregulazio deritzo.