korronte trifasiko
- 1. Teknol. Elektr.
Hiru hari bidez -gehi, batzuetan, hari neutro baten bidez- banatutako korronte alternoa. Hari bakoitza beste bien itzulerako hari gisa erabiltzen da. Hiru korronteak tentsio berekoak eta maiztasun berekoak dira, baina batetik bestera ziklo-hereneko desfasea dago, hau da, 120°-ko desfasea.