tantalozko kondentsadore

1. Teknol. Elektr.

Tantalozko anodoa duen kondentsadore elektrolitikoa. Elektrolito solidoa du, eta dielektrikoa tantalo oxidozko (Ta2O5) geruza fin bat da. Aluminioaren aldean, tantalo oxidoak permitibitate handiagoa du (karga elektriko handia metatu dezake bere masarekiko), eta, horri esker, kapazitate berarekin, aluminiozko kondentsadoreak baino nabarmen txikiagoak dira; oso fidagarriak eta trinkoak dira, eta 55 °C eta +125 °C bitartean erabil daitezke. Behe-maiztasuneko iragazkietan, elikatze-iturrietan eta tenporizazio-zirkuituetan erabiltzen dira, besteak beste.