sorgailu sinkrono

1. Teknol. Elektr.

Bere eremu magnetikoa edo bere haril induzitua motor baten bidez edo beste bideren baten bidez birarazten denean tentsio alternoa sortzen duen makina sinkronoa. Tentsioaren irteerako maiztasuna sorgailuaren biratze-abiadurarekiko erabat proportzionala da. Zentral elektrikoetako alternadoreak sorgailu sinkronoak dira.