bihurgailu birakari

1. Teknol. Elektr.

Makina elektriko birakaria, korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen duena. Mekanikoki akoplatutako bi makina birakari erabiltzen ditu; bata motorra da, eta bestea sorgailua. Gaur egun, ia ez dira erabiltzen; haien ordez, bihurgailu estatikoak erabiltzen dira.