urtxintxa-kaiolako errotore
- 1. Teknol. Elektr.
Indukzio-motor asinkronoetarako errotore-mota. Ardatz batean muntatutako zilindro bat da, eta luzetarako barra eroaleak ditu mutur batetik bestera zilindroaren periferian zehar egindako arteketan sartuak. Bi muturretan ezarritako eraztun eroaleek barra guztiak lotzen dituzte, hau da, motorraren induzitua zirkuitulaburrean dago.