Kelvin efektua
- 1. Teknol. Elektr.
- sin. azal-efektu
Korronte aldakorrak eroale solidoen barnean modu ez-uniformean banatzea, gainazalean korronte-dentsitatea handiagoa izatea dakarrena. Fenomeno horren ondorioz, korronte alternoan eroaleen erresistentzia eraginkorra handiagoa da erresistentzia ohmikoa (korronte zuzenekoa) baino, eroalearen sekzio eraginkorra txikiagoa baita. Eremu magnetikoaren aldaketa erdigunean handiagoa delako gertatzen da. Kelvin efektua. Efektu horrek handitu egiten du eroalearen erresistentzia, eta murriztu, berriz, induktantzia. Korronte elektrikoaren maiztasuna zenbat eta handiagoa izan, hainbat nabarmenagoa da efektua.