dorre elektriko
- 1. Teknol. Elektr.
Goi-tentsioko aireko linea elektrikoaren eroaleei eusteko eraikuntza, eskuarki metalezkoa. Goialdean besoak izaten ditu eroaleen arteko eta eroaleen eta lurraren arteko tarte zabalak uzteko, koroa-efektuaren ondoriozko deskargak saihestearren, eta eroaleei eusteko guneetan isolagailuz hornituta dago eraikuntza eroaleetatik elektrikoki isolatzeko.