potentzia-transformadore
- 1. Teknol. Elektr.
Indukzio elektromagnetikoa baliatzen duen gailu estatikoa, bi harilkatuz edo gehiagoz osatua, tentsio eta korronte alternoen sistema bat maiztasun bereko baina eskuarki balio desberdineko tentsio eta korronte alternoen beste sistema batera aldarazten duena. Potentzia elektrikoa sistema batetik bestera aldatzeko erabiltzen da. Potentzia-transformadoreak transformadore handiak eta trifasikoak izan ohi dira.