paraleloko zirkuitu
- 1. Teknol. Elektr.
Tentsio-iturri baten bornetan dauden karga elektrikoak lotzeko zirkuitua, korronteari bi ibilbide edo gehiago eskaintzen dizkiona. Korrontearen intentsitatea zirkuituaren adarren artean banatzen da adar bakoitzaren erresistentziaren arabera (adar-erresistentzia zenbat eta txikiagoa izan, hainbat handiagoa adar-intentsitatea), eta adar bakoitzeko tentsioa tentsio-iturriarena da, adar guztiak zuzenean iturrira konektatuta baitaude.