zirkuitu irekiko tentsio

1. Teknol. Elektr.

Gailu baten terminalen artean ageri den potentzial-diferentzia kanpo-kargarik konektatuta ez dagoenean, hau da, kanpo-zirkuitua irekita dagoenean. Egoera horretan, ez dago kanpo-korronte elektrikorik terminalen artean. Gailua pila edo bateria bat baldin bada, adibidez, zirkuitu irekiko tentsio deritzo pila edo bateriaren terminaletan ageri denari deskarga-korrontea zero denean.