Ni-Cd bateria

1. Teknol. Elektr.
sin. nikel-kadmiozko bateria, nikel-kadmiozko pila, nikel-kadmiozko metagailu

Nikelezko anodoa, kadmiozko katodoa eta elektrolito alkalinoa duen bateria kargagarria. Merkatuan nonahi zabaldu ziren lehenengo bateria kargagarri txikiak izan ziren. Barne-erresistentzia txikia dute, terminaletako tentsioa oso gutxi aldatzen zaie deskargatzen ari den bitartean eta bizitza luzea dute, karga-ziklo asko onartzen baitituzte. Asko erabili dira era guztietako tresna elektrikoetan, baina, gaur egun, gero eta gutxiago erabiltzen dira, kadmioa oso kutsatzailea baita.