Maxwellen zubi
- 1. Teknol. Elektr.
Korronte alternoko zubi-zirkuitua, induktantziak neurtzeko erabiltzen dena. Adar batean, seriean jarritako erresistentzia bat eta induktantzia ezezaguna daude. Beste adarrean, paraleloan jarritako kondentsadore bat eta erresistentzia bat. Beste bi adarretan, erresistentzia ezagunak daude. Zubiak induktantziaren balioa ematen du kapazitatearen eta erresistentzien funtzioan.