berun-azido metagailu

1. Teknol. Elektr.
sin. berunezko bateria

Berunezko elektrodoak eta azido sulfuriko diluituzko elektrolitoa dituen metagailu kargagarria. Elektrodo positiboaren xaflak berun dioxidozkoak dira, eta negatiboaren xaflek berun metaliko arola dute. Haien artean, elektrolitoa dago. Gaston Planté frantses fisikariak asmatu zuen 1859an. Energia/pisua eta energia/bolumen ratio aski txikiak ditu beste metagailu batzuen aldean, baina korronte handiak jasateko gai da, luze irauten du eta nahiko merkea da. Horregatik, asko erabiltzen dira ibilgailu elektrikoetan (orga jasotzaile elektrikoetan, adibidez); halaber, bateria-mota erabiliena da automobil eta kamioetan motorraren abiagailu elektrikoa elikatzeko. Metagailuaren unitateetako bakoitzak 2 volt inguruko indar elektroeragilea sortzen du.