Kelvinen zubi

1. Teknol. Elektr.

Erresistentzia elektriko txikiak zehaztasun handiz neurtzeko gailua, William Thomsonek asmatua. Wheatstoneren zubiaren aldaera bat da; haren antzekoa da, baina ez ditu 4 erresistentzia, 7 baizik. Wheatstoneren zubia erabiliz oso erresistentzia txikiak neurtzen direnean, neurtzen ari den erresistentziaren eta zubiaren terminalen arteko konexioetan agertzen diren erresistentziak aski handiak izan daitezke, neurtu beharreko erresistentziarekin alderatuta, eta, horren ondorioz, zubiarekin lortutako neurketa ez da batere zehatza. Arazo hori saihesten edo ia ezabatzen du Kelvinen zubiak.