etengailu diferentzial
- 1. Teknol. Elektr.
Lurrerako akats-korronte txikiak detektatzean zirkuitua irekitzen duen etengailu automatikoa. Etengailua diseinatuta dago elektrokuzioa gertatuz gero zirkuitua eten dezan korrontearen intentsitateak eta iraupenak kalte larriak eragingo lituzketen balioetara iritsi aurretik. Zirkuituan korronte-galera dagoenean (akats baten ondorioz lurrerako deribazio bat sortzen denean, adibidez) zirkuitu nagusiko joaneko eta etorriko eroaleen artean agertzen den korronte-diferentziak eragiten dio etengailuari. Etxeetako instalazio elektrikoetan, derrigorrezkoa da etengailu diferentziala ezartzea pertsonak zeharkako kontaktuetatik babesteko.