konstante dielektriko
- 1. Fis.
- sin. permitibitate erlatibo
Eremu elektriko baten eraginpean, ingurune batek (material dielektriko batek, eskuarki) energia elektriko potentziala metatzeko duen gaitasunaren neurria adierazten duen erlazioa; ingurunearen permitibitate absolutuaren eta hutsaren permitibitate absolutuaren arteko zatidura da. Halaber, kondentsadore batek dielektriko batekin duen kapazitatearen eta kondentsadore berak dielektrikoa hutsa edo airea denean duen kapazitatearen arteko zatidura da. Konstante dielektrikoak material guztietan batetik gorako balioa du. Material bakoitzak bere konstantea du, baina, askotan, balio hori aldatu egiten da tenperaturaren arabera.