korronte-transformadore

1. Teknol. Elektr.

Zirkuitu batean barrena iragaten den korrontearen intentsitatea neurtzeko erabiltzen den transformadorea. Neurtu nahi den zirkuituan seriean konektatzen da transformadorearen primarioa; ohiko erabilera-kondizioetan, sekundariotik iragaten den korrontea primariotik iragaten den korrontearekiko proportzionala da. Amperemetro baten bidez sekundarioan dabilen korrontea neurtuta eta transformazio-erlazioa jakinda, primarioan barrena iragaten den korrontearen intentsitatea jakin daiteke. Halaber, kontrol-zirkuitu batean erabil daiteke sekundariotik iragaten den korrontea; adibidez, errele bat edo beste era bateko babes-sistemaren bat gobernatzeko.