anplidina

1. Teknol. Elektr.

Korronte zuzeneko sorgailua, eszitazio bereizikoa. Lerro neutroan ezarritako bi eskuila ditu zirkuitulaburrean, eta beste bi eskuila poloen lerroan; haietatik irteten da korrontea. Korronte-anplifikadore gisa lan egiten du (anplifikadore birakaria), eta erregulazio-sistemetan erabiltzen da. Adibidez, dinamoen tentsioa erregulatzeko edo motorren azelerazioa kontrolatzeko. Sarrerako potentziako aldaketa txikiek aldaketa handiak eragiten dituzte irteerako potentzian.