Piltdowngo gizona
- 1. Antr.
Ingalaterrako Piltdown herrian 1912an aurkitutako aztarna-multzoari emandako izena. Tximinoen eta gizakiaren arteko lotura ebolutiboa zela plazaratu zen, baina 1950eko hamarkadan erakutsi zen iruzurra zela, gizaki baten garezurrarekin eta orangutan baten barailarekin osatu baitzuten burua.