Amphicyonidae
- 1. Paleont.
Orain dela 37-9 milioi urte bitartean bizi izan ziren ugaztun haragijaleen familia. Hartzen eta txakurren arteko nahastea ziruditen, eta hasieran hartzen arbasotzat jotzen baziren ere, badirudi lotura handiagoa dutela txakurrekin.