n-3 gantz-azido

1. Biokim.
sin. omega-3 gantz-azido

Gantz-azido poliasegabe mota, gantz-azido esentzialen taldekoa. Lehen lotura bikoitza n-3 posizioan du (metil amaieratik hasita). Zenbait ikerketaren arabera, zirkulazio-aparatuko arazoak saihesten laguntzen dute, eta linazian eta arrain urdinetan aurkitzen dira kantitate handian.