autotrofo
- 1. Biol./Ekol.
Organismoez mintzatuz, substantzia ez-organikoetatik abiatuta materia organikoak sintetizatzeko gai dena. Energia-iturria argia nahiz erreakzio kimikoren bat izan daiteke. Lehen kasuan, fotoautotrofoak ditugu; bigarrenean kimioautotrofoak. Autotrofoak ez diren izakiak heterotrofoak dira.